naturak sortzen duen indarra

Egituren diseinua

ALET TALDEAn instalazio osoak diseinatzen, proiektatzen eta gauzatzen ditugu.

Proiektu baten dimentsioak ala konplexutasuna ez dira eragozpena gure enpresarentzat, izan ere, lanaren atal bakoitzari aparteko arreta eskaintzen diogu, bere garrantzia nolanahikoa izanda ere.

Gure teknikariak esperientzia zabalaren jabe dira. Kanpoko ingeniaritzekin eta sustatzaileekin dimentsio handiko proiektuetan elkarlan estuan jardundakoak baitira.

Edozein kasutan, irtenbide integralak garatzen ditugu, eguzki panelen instalazioaren diseinuaz gain panel horiek eusteko eta finkatzeko egituren azterketa, diseinua eta garapena ere barne hartzen dituztenak.

Horretarako hertsiki ELKARLANEAN JARDUTEN DUTE gure ingeniaritza eta I+G+B arloek, irtenbide seguruak, eraginkorrak, errentagarriak eta iraunkorrak bilatzeko, ALET TALDEAk bere bezeroentzat eratzen dituen instalazioen biziraupena bermatuko dutenak.

PANEL DE CONTROL

Amillaga 10, 20570 BERGARA (Gipuzkoa)
Tel.: 620 561 316 / 669 366 953
info@alet-taldea.com
Lege-oharra
Datuen babesa
Web diseinua: LAGEN.COM